CCOOk dio mutualitateek gaitzak ezkutatzen dituztela
BILBO. Mutualitateek laneko gaixotasunak ezkutatzen dituztela salatzeko, elkarretaratzea egin zuen atzo Euskadiko CCOOk. J.A.D.V. langilearen kasua aipatu zuen sindikatuak. Petronorreko langile ohiak mingaineko minbizia du. Gizarte Segurantzak aitortu dio lanak eragindakoa dela gaitza. MAZ mutualitateak, ordea, helegitea jarri du. Erabakia «gizagabea eta onartezina» da, CCOOren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu