Lan itunak

CCOOk eta UGTk akordioa egin dute ArcelorMittaleko zuzendaritzarekin

Negozioazio mahaia Madrilen eratu da, eta han gutxiengo dira ELA eta LAB; batak zein besteak uko egin diote akordio markoaren akordiorako oinarria sinatzeari.

xabier martin
2012ko abenduaren 5a
18:08
Entzun

2012ko KPIarekin soldatak gaurkotu dituzte ArcelorMittalen, baina datorren urtean soldata izozturik geratuko dira, eta hurrengo bietan, 2015 arte, %0,5 eta %2 igoko dira, hurrenez hurrenez. CCOOk eta UGTk altzairuaren ekoizle handienaren zuzendaritzarekin lotutako akordiorako oinarriak jasotzen ditu proposamen horiek, eta beste hainbat ere bai, esaterako, 2016 arte antzinatasuna bazterturik geratzea.

ELAk eta LABek uko egin diote idatzia sinatzeari "euskal langileen ordezkarientzat ez delako negoziaziorako esparru naturalik egon". ELArentzat "akordio txarra eta atzera pausoa" da, eta aurrerantzean ere ezetz esango dio akordio marko horri. LABek ez du argitu lan hitzarmen proposamena plantetara iristean zein jarrera hartuko duen; bai planta guztientzako jarrera bakarra izango dela, aldekoa edo kontrakoa.

ArcelorMittalek hainbat planta ditu Euskal Herrian, eta 2.900 langileri ematen die enplegua. Gipuzkoako hiru fabriketan, Olaberria, Zumarraga eta Bergaran, euren lan hitzarmenak dituzte, eta Madrilen sinatutako akordio honek ez die eragingo. Lesaka, Etxebarri, Basauri, Sestao eta Legasakoei, ordea, bai. Hilaren 16an beste bilera izango dute Madrilen sindikatuek eta zuzendaritzak, eta orduan adostuko dute behin betiko akordioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.