CCOOk lotsagarritzat jo du enpresa bati jarritako isuna
BILBO. Iragan otsailean langile batek istripua izan zuen Asfaltos y Construcciones Morga enpresan, hormigoia zulatzeko makina batekin lanean ari zela. Epailearen ustetan, istripuaren errua enpresak du, makina ez zegoelako behar bezala finkatuta, eta, zigor gisa, 2.046 euroko isuna jarri dio enpresari. CCOOk dio eredugarria beharrean lotsagarria dela kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu