Ekonomia

CCOOk manifestazioa egingo du maiatzaren 16an, Bilbon

"Mobilizazio soziala" egin nahi du langileen eskubideen alde. Jesus Uzkudunen ustez, ELA, LAB, ESK, EIAS, Hiru eta EHNEk hil bereko 21erako deitua duten greba orokorra "indar independentisten metaketarako lehen pausoa izan daiteke".

2009ko apirilaren 8a
16:24
Entzun
Krisi ekonomikoa dela-eta langileen eskubideak defenditzeko asmoz EAEko CCOO sindikatuak manifestazioa deitu du maiatzaren 16rako (larunbata), Jesus Uzkudun CCOOko Osasun eta Ingurumeneko arduradunak Euskadi Irratian esan duenez. Bilbon egingo dute ekimena. "Ez dugu egin nahi langileen mobilizazioa bakarrik; mobilizazioa soziala izatea nahi dugu, herriaren mobilizazioa".

ELA, LAB, ESK, EIAS, Hiru eta EHNEk hil bereko 21erako Hego Euskal Herrirako greba orokorra deitua dute eta, Uzkudunen ustez, "indar independentisten metaketarako lehen pausoa izan daiteke". Lanuzteaz haiek eurekin ez dutela hitz egin jakinarazi du, "nahiz eta martxoan sindikatuak aspaldi ez bezala" bildu ziren.

CCOOk ez du baztertzen berak ere greba orokorra deitzea, "baldin eta Espainiako Kongresuan lan erreforma atzerakoia onartuko balute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.