CCOOk ohartarazi du sektorekako 62 hitzarmen bertan behera gera daitezkeela

Sindikatuen batasuna beharrezkoa dela uste du, milioi erdi langilek orain arte dituzten lan baldintzak ez galtzeko

Erredakzioa
2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sektorekako 62 hitzarmen bertan behera geratzeko zorian daudela ohartarazi du CCOOk, 2013ko uztaila baino lehen berritzen ez badira. Hori horrela balitz, milioi erdi langilek gaur egun dituzten lan baldintzak galduko lituzkete. Hori saihesteko, sindikatuen batasuna beharrezkotzat jo du sindikatuak. Hain zuzen, kontratu horiek hurrengo urteko uztailaren 6an amaituko direla gogorarazi zuten atzo CCOOko hainbat ordezkarik, Gasteizen.

Espainiako Gobernuaren lan erreformak aldaketak ekarri ditu arlo horretan. Lan itunaren indarraldia amaitzen bada eta enpresak eta langileek akordiorik lortzen ez badute, amaitutako hitzarmenak gehienez bi urtean jarraituko du indarrean. Baina, bi urteko epea amaituta, hitzarmena hutsetik negoziatzen hasi beharko dute, soldata izan ezik.

Eraikuntza, adibide

CCOOko ordezkariek gaitzetsi dute ELA sindikatua ez dagoela parte hartzen lan itunak blindatzeko negoziazioetan. ELAri eta gainerako sindikatuei ez ezik, patronalei ere negoziatzeko deia egin diete. Sektorekako hitzarmenek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen %80ri eragiten dietela gogorarazi dute.

Sindikatuen batasunak egindako ahaleginaren adibide gisa jarri dute eraikuntza sektorean Araban lortutako itun kolektiboa. Bost urterako ituna hitzartu dute CCOO, UGT eta SEAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.