ORDEZKARITZA SINDIKALA

CCOOren eta LABen ordezkari kopuruak gora egin zuen iaz

LABek batzordeetan jasotako datuen arabera, %0,10 handitu da bere ordezkaritza portzentaia Hego Euskal Herrian, eta %0,24 CCOOena. ELAk eta UGTk, berriz, 2002an baino delegatu gutxiago lortu zituzten

Xabier Lopetegi.
DONOSTIA
2004ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
LAB eta CCOO sindikatuen ordezkaritza portzentaiek gora egin zuten Hego Euskal Herrian iaz 2002koekin alderatuta, %0,10 eta %0,24 hurrenez hurren. ELAk eta UGTk, berriz, behera egin zuten, %0,18 sindikatu abertzaleak eta %0,20 UGTk. Hori dio atzo LABeko Rafa Diez, Jabi Gernika eta Felix Lopezek prentsaurrekoan plazaratutako txostenak. Rafa Diezen esanetan, datuak oso fidagarriak dira, enpresa batzordeetatik atera direlako.

LABek emandako datuak 1998koekin konparatuta, antzematen da beste urtetako joera errepikatu dela. Urte horrekiko hazkundea lortu zuten 2002. urtean ere LABek (%0,64) eta CCOOk (%0,76). UGTren beherakada agerikoa da (%1,04). ELAk, berriz, %0,49 egin zuen gora, baina, esan bezala, iaz ez zuen lortu goraldiari eustea. 1998-2003 tartea osoki kontutan hartuta, honakoak dira sindikatuen ordezkaritza portzentaien gorabeherak: +%1 CCOOk, +%0,74 LABek, +%0,31 ELAk, eta -%1,24% UGTk.LABek joan den abenduko bukaeran bildutako datuen arabera, ordezkaritzaren %51,4 sindikatu abertzale nagusiena da (%36,07 ELAk eta %15,33 LABek). Delegatuen %20,51k CCOOri eman zioten botua, eta %18,30 UGTri. Azken horien artean ordezkarien %38,51 biltzen dute. 2002ko datuekin alderatuta, bai batzuk bai besteek ere sindikatu txikien aurrean ordezkariak galdu zituzten iaz. ELAk eta LABek %51,48tik %51, 40ra egin zuten behera, eta CCOOk eta UGTk %38,77tik %38,51ra. UGT da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan emaitza negatiboak izan dituen sindikatu bakarra. Azken horretan soilik dira Espainiako sindikatuak nagusi (%55,9), UGTk gehiengoa duelarik (%31, 72).Nafarroan ezik, ELA izan zen Hego Euskal Herriko lurraldeetan ordezkari gehien eskuratu zituen sindikatua.

LAB, kontent emaitzekin

Rafa Diez LABek izandako gorakada nabarmendu zuen prentsaurrekoan. «Abenduaren bukaeran 3.845 delegatu genituen, duela urte bat baino hirurehun gehiago. Duela bost urte baino mila delegatu gehiago atera genituen». Ordezkaritza horren baitan enpresa handi eta ertainetako batzordeetan lortutako emaitzak azpimarratu zituen. «Hego Euskal Herrian une honetan %17ra iristen ari gara, eta Baskongadetan portzentai hori %17,6koa da».

Diezen ustetan esanguratsua da «UGTk Baskongadetan lortzen duen portzentaia lehen aldiz %14tik behera dagoela. Honek frogatzen du sindikatu honen beherakada».

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.