Bilboko Portuko Agintaritzarekin bat datoz Cebek patronala eta merkataritza ganbera ere. Burgosko Pancorbo herria iruditzen zaie lehorreko portua egiteko lekurik egokiena. Trenari esker, salgaien garraioa asko hobetuko dela nabarmendu dute.
Javier de Andres Arabako PPko idazkari nagusiak egindako adierazpenek sortu dute polemika. Ez dago ados lehorreko portua Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo jartzearekin. Jundizko Arasur industrialdea proposatu du hark, «lur gehiago dituelako eta hobeto komunikatuta dagoelako». Jose Ramon de la FuenteBilboko Portuko presidenteak azaldu duenez, ez dute inoiz Arasurreko aukera kontuan hartu, «ez duelako trenerako sarbide zuzenik». Haren dimisioa eskatu du PPk.
Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak ez du iritzi zehatzik eman. «Gure alderdia Arasurren garapenarekin konprometituta dago»; e zdu besterik esan. Bilera bat egingo dutela Bilboko Portuko ordezkariekin gaineratu du.
Cebek eta merkataritza ganbera, portua Burgosen jartzearen alde
Arabako PP haserre dago Bilboko Portuak baztertu egin duelako Jundizko Arasur gunean jartzeko aukera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu