Enpresak

Cegasak konkurtso legearen aurrekora joko du

Finantzaketa arazoak direla eta, neurri hori jakinarazi die gaur Euskal Herrian dituen lantegieen ordezkariei.

Cegasaren lantegia, Gasteizen. RAUL BOGAJO
Ivan Santamaria.
2014ko urtarrilaren 30a
18:32
Entzun

Beste enpresa historiko bat finantzaketa arazoekin. Cegasak konkurtso legearen aurrekora jotzeko asmoa jakinarazi die gaur langileen ordezkariei. Euskal Herrian hiru lantegi ditu — bi Gasteizen eta bat Oñatin —, eta gaur langileen ordezkariekin izandako bileran iragarri du. Sindikatuetako iturriek azaldu dute zuzendaritzak ez duela oraingoz kaleratzerik proposatu.

Konkurtso legearen aurrekoa auzitegian eskatzen badu, hartzekodunekin negoziatzeko tarte bat zabalduko da. Hain zuzen ere, lau hilabeteko epea izango luke Cegasak zor duen dirua itzultzeko baldintzak eta modua hitzartzeko. Azken hilabeteotan egoera zailari buruz ohartarazi die enpresak langileei. Besteak beste, negozioa zatikatzeko aukera aipatu die, galerak dituzten atalak kentzeko. Ez da Cegasak duen lehen krisia. 2008 eta 2011 urteetan enpleguaren erregulazio eskaerak egin zituen. Prozesu horien ondorioz, Cegasaren produktu historikoa, pilak, egiteari utzi zion Arabako hiriburuan. Enpresa historikoa da, eta 1934. urtean sortu zen Oñatin (Gipuzkoa). 30 urte geroago, 1964. urtean, egoitza nagusia Gasteizera lekualdatu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.