Cegasako langileek mobilizazioak hasi dituzte
GASTEIZ. Cegasako hainbat langilek kontzentrazioa egin zuten atzo Gasteizko Espainia plazan, enpresak aurkeztutako enplegua erregulatzeko dosierraren kontra. Enpresak Gasteizko 240 langile kaleratu nahi ditu. Langileei atzo eman zizkieten enpresaren azken urteetako diru kontuak. Zuzendaritzak eta langileek bilera egingo dute astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu