2012ko uztailean, Celsa Atlanticek —lehengo Laminiaciones Arregui— kaleratu egin zuen langile batzordeko presidentea. ELAko ordezkaria zen. "Enpresak nahi zuen gainerako langileak indargabetzea, batzordeko delegatu adierazgarrienetako bat baitzen", dio sindikatuak. Gasteizko epaitegiak baliogabetu egin zuen kaleratzea, baina enpresak helegitea jarri zuen. EAEko Auzitegi Nagusiak, ordea, berretsi egin du sententzia.
ELAk jakinarazi duenez, batzordeko presidente ohiak etxean egon behar izan du Auzitegi Nagusiaren erabakiaren zain, zegokion soldata kobratzen. "Harrituta gaude Laminaciones Arregui bere langileekin erakusten ari den harrokeriarekin, aktibo ditu eta kaleratuta". Langileei min egiten "milioiak" gastatzea egotzi dio zuzendaritzari.
Sindikatuak "gatazka bideratzeko" eskatu dio, eta horretarako elkarrekin hitz egin eta akordio baten alde egin behar dutela nabarmendu du. Jaurlaritzari ere eskatu dio enpresako gatazkari adarretatik heltzeko.