Celsa Atlanticen, erregulazio dosierra geratu du enpresak

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Itxaropen izpi bat Celsa Atlanticeko langileentzat. Enpresak eten egin du enplegu erregulazio dosierra, eta geratu egin ditu langileen kaleratzeak. Enpresa batzordearen arabera, Celsa Atlantic «ez da itxiko». Dosierraren lehen epea indarrean jartzekoa zen atzo, eta horrenbestez ia 200 langilek kalera joatekoak ziren. Kaleratzerik ez da izan, ordea. Orain arte 101 langileren kontratuak eten ditu enpresak, baina erabaki hori epaitegietara eraman du enpresa batzordeak. Haren ustez, espedientea geratzeak erakutsi nahi du Urbinako eta Gasteizko lantegien itxiera «txantajea» zela, eta fabrikek irekita jarraituko dutela. Soldatak jaisteko prestdaude langileen ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.