CES, eurobonuen alde eta neurritasunaren kontra

2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) elkarretaratzea antolatu zuen atzo Bruselan, Europako Kontseiluaren egoitzatik gertu. Ehun bat lagun elkartu ziren, Europako Batasuneko agintariei esateko hazkundea ez dela lortuko «langileak pobretuta». CES kexu da, agintariek neurritasuna bultzatzen jarraitu nahi dutelako, «estrategia hori okerra den arren». Uste dute hori erakusten duela Espainian, Grezian, Irlandan eta Portugalen gertatzen ari denak.

CESek zenbait proposamen egin ditu, gehienak Hollandek egindakoen antzekoak: Europako Banku Zentralaren esku hartze handiagoa, eurobonuak jaulkitzea, finantza operazioei zerga ezartzea eta sektore garbietan inbertitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.