'Chacoli' hitza baliatzerik ez duela ohartarazi dio Jaurlaritzak Burgosi

Ardogileek uste dute beste eskualde batzuek probetxua atera nahi diotela azken urteotan lortutako izen onari

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Chacoli edo txakolin hitzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoizten diren ardoentzat bakarrik dela azaldu dio Eusko Jaurlaritzak Burgosko Diputazioari. Nekazaritza Sailak gogorarazi duenez, Espainiako Buletin Ofizialean duela urtebete argitaratu ziren hiru jatorri izenen arauek zehazten dute txakolin izena -eta horren gaztelaniazko ordainak ere- debekatuta daukatela beste lurralde batzuetako ardoek.

Nekazaritza Saileko ordezkariak atzo bildu ziren, Gasteizen,Getariako Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina sor-marketako arduradunekin. Bilera horretan kezka azaldu zuten ardogileek, Burgosko Diputazioak chacoli hitza baliatu nahi duelako lurralde hartako iparraldean ekoizten den ardoarentzat. PPk, PSOEk eta Solucion Independiente taldeek esan dute izen horrek «sustrai historikoak» dituela -XVI. mendetik datorren ekoizpena dela diote haiek- eta ez dela zilegi euskal ardoentzat soilik gorde nahi izatea. Azken jarrera hori «euskal nazionalismoaren itxikeriari» egotzi diote Burgosko alderdi politikoek.

Jaurlaritzak eta jatorri izenek, ordea, uste dute Burgosko ardo ekoizleek probetxua atera nahi diotela azken urteotan txakolinaren kalitatea eta ospea hobetzeko haiek egin duten lanari.

Kantabriako kostaldeko ardogileek ere aldarrikatu dute chacoli izena baliatzeko eskubidea, historikoki hala deitu diotela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.