ekonomia

Christopher Sims eta Thomas Sargenti Ekonomiaren Nobel saria

Makroekonomiaren arrazoi eta eraginei buruz egindako ikerketengatik sariko dituzte.

2011ko urriaren 10a
14:57
Entzun

Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargent estatubatuarrei emango diete aurtengo Ekonomiaren Nobel saria, Suediako Zientzien Errege Akademiak gaur jakinarazi duenez. "Makroekonomiaren arrazoi eta eraginei buruz egindako ikerketengatik" sariko dituzte.

Sargent (1843) New Yorkeko Unibertsitateko irakaslea da. Sims (1942), Princetongoa.

2011ko Nobel saridun guztiak

Medikuntza. Jules Hoffmann, Bruce Beutler eta Ralph Steinman-i, immunitate sistemaren ikerketagatik.
- Fisika. Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess-i, unibertsoaren hedapen azkarrari buruz egindako lanengatik.
- Kimika. Daniel Shechtmani, kuasikristalen aurkikuntzagatik.
- Literatura. Tomas Transtromerri, "errealitaterako bestelako sarbide bat" eskaintzen duen obra poetikoagatik.
- Bakea. Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee eta Tawakkul Karmani, emakumeen eskubideen aldeko borrokagatik.
- Ekonomia. Christopher A. Sims eta Thomas J. Sargenti. 

Stockholmen izango da sari banaketa ekitaldia, Bakearen Nobel sariarena izan zen —hori Oslon izan ohi da—. Biak ere, abenduaren 10ean.

Saritu bakoitzak 1,1 milioi euro jasoko ditu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.