Cie Automotive AEBetako enpresa baten jabe egin da
BILBO. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Cie Automotive auto ekoizleak AEBetako Century Plastics Ilc enpresaren %65 erosi du. Horretarako, 18,7 milioi euro ordaindu du Cie Automotiven Brasilgo Autometal filialak.Horrez gain, CPIren gainerako %35 erosteko eskubidea ere hitzartu dute. CPIk aurten 61,9 milioi euroren diru sarrerak izango ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu