Ekonomia

CIE Automotivek 32,8 milioi euro irabazi ditu urteko lehen seihilekoan

Urteko lehen sei hilabeteetako fakturazioak %0,4 egin du behera iaztik; irabaziek berriz, %1,7ko jaitsiera izan dute.

2013ko uztailaren 30a
13:12
Entzun

CIE Automotivek 32,8 milioi euro irabazi ditu lehen urte erdian, iaz baino %1,7 gutxiago. Bere fakturazioak ere %0,4 egin du behera, 849,8 milioi euro fakturatu ostean. Hala ere, zerga aurreko emaitzak 122 milioi eurokoak izan dira, iazko epe berean baino %3,8 gehiago. Emaitza horiek 2013 urterako adostutako helburuekin bat datoz.

Anton Pradera CIE Automotiveko zuzendariak esan duenez etorkizunari aurre egiteko emaitza sendoak lortu ditu enpresak eta “Asiara zuzendutako dibertsifikazio geografikoak bultzatu du enpresaren sendotzea”. Indiako Mahindra enpresarekin lortutako akordioari egin nahi izan dio erreferentzia zuzendariak; bi enpresen artean lortutako adostasunaren bitartez 2.225 milioi euroko salmentak lortuko lituzke aurten CIEk. Amerikako Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon izandako salmenten garapen onak ere, nazioartean zabaltzeak enpresan duen garrantzia areagotu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.