CIE Automotivek %46 gehiago irabazi du
BILBO. Autogintzarako osagaiak fabrikatzen dituen CIE Automotive taldeak 60,6 milioi euro irabazi ditu 2011n, 2010ean baino %46 gehiago. Ustiapenaren emaitza gordina (Ebitda) %21 handitu du, 234,1 milioi eurora arte, eta 1.839,7 milioi euro fakturatu ditu, urtebete aurretik baino %15,6 gehiago. Europako merkatua bere onera itzuli delako lortu ei ditu emaitza «bikain» horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu