AEBetako teknotxerritxoek ez zuten egun ona izan atzo. Cisco teknologia erraldoiaren emaitza txarrek %6ko galerak eragin zizkioten, eta hedapen planak dituen Oraclek ere %2 pasa galdu zuen. Indizeak jota, zisko eginda gelditu ziren. Horri gurean BBVAren (-%2,1) kapital hedatzea eta blue chip-en bilakaera txarra gehituta, atzoko galerak azal daitezke. AEBetako ISM manufaktura indizeak uste baino gehiago egin du gora, baina emaitzak ez dira berehalakoan iristen burtsako enpresen kontuetara. Bi mila milioi eurora hurbildu zen Ibex-35eko akzioen salerosketan, 541 milioi SCHrenak (-%1,52) izan ziren, 396 milioi BBVArenak eta 315 milioi baino ez ohikoan salerosketan buru izaten den Edurnezurirenak (-%1,57). Repsol-YPFren (+%0,49) inguruko zenbait iritzi positibo agertzeak lagundu egin zion petroliogileari. Gamesak, ordea, %2,05 galdu zuen.
-ENDESa (-%0,13) argindar enpresak 5.500 milioi eurotan gutxitu du bere zorra, baina 17.250 milioikoa da oraindik ere. Iaz 1.312 milioi euro irabazi zituen, aurrekoan baino %3,3 gehiago. Mozkinen %92 Espainian lortu du.
-BBVA-k %6 inguruko kapital hedatzea egin zuen atzo, Mexikoko Bancomerren EEP finantzatzeko. Helburu horrekin, iaz Gas Naturalen (-%1,14) zeukan %2,3 eta Endesaren %0,47 ere saldu ditu.
BURTSA
Cisco eginda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu