Citik esan du kutsadura 800.000 milioikoa dela
Greziak euroaren eremua utziko balu, Europako Banku Zentralak 800.000 milioi euro utzi beharko lizkieke bankuei eta erakundeei. Horrela dio Citi bankuaren txosten batek. Diru horretatik, gehienez 340.000 milioi beharko lituzkete Espainia, Italia, Irlanda eta Portugalgo bankuek, bezeroek aterako lituzketen gordailuen hutsunea konpentsatzeko. Beste 360.000 milioi eurorekin estali beharko lirateke bankuek eta batez ere erakunde publikoek —EBk, EBZk berak eta NDFK— Greziari utzitako diruaren galera. Bankuentzat galera onargarria izango litzatekeela dio, 50.000 milioi euro inguru direlako. Greziak euroa uzteko probabilitateak %50 eta %75 artean daudela uste du Citik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu