CLPBko kide batzuek ez dute esnerik saltzerik
AINHIZE. ELB laborarien sindikatuak salatu duenez, heldu den astetik aitzinera esnea nori saldu gabe geratuko dira CLPB kooperatibako kide batzuk. Usaian esnea erosi diete esnetegi industrialek, baina aurten ez egitea erabaki dute, «arrazoinik gabe», ELBren arabera. Sindikatuak salatu du esnetegiek kanpotik esnea merkeekarri nahi dutela, Ipar Euskal Herrian baden arren. Neurri horrekin CLPBko laborariek beren esnetegi propioa sortzea eragotzi nahi dutela uste du ELBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu