CLPBko laborariei elkartasuna adierazi diete 50 bat hautetsik

Ardi esnearen dosierrean haiekin lan egiteko prest dela esan die Baionako suprefetak hautetsiei

Hautetsien prentsaurrekoa atzo, Baionan. BOB EDME.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
CLPB kooperatibari industrialek ezarri oztopoak ez onarturik, elkartasuna adierazi zieten atzo 50 bat hautetsik CLPBko artzainei. «CLPB bere osotasunean errespetatuko duen aterabide iraunkor» bat lortzeko deia egin zuten Baionan, prentsaurreko bidez. Orokorki, ardi esnearen sailean diren arazoak ikusiz, «lurralde osoaren geroa jokoan» dela azaldu zuten.

Sostengatzaileen artean diraJean-Jacques Lasserre eta Frederique Espagnac Frantziako senatariak, Jean Grenet Baionako auzapez eta diputatua, Alain Iriarteta Kotte Ezenarro Pirinio Atlantikoetako kontseilariak. Izan barnealdeko edota kostaldeko, auzapez eta tokiko hautetsi andana ere baziren atzo horien ondoan. 1999an interprofesionalaren baitan harturiko bermeen errespetua exijitu dute. Hau da, «bertako esneari lehentasuna ematea» eta CLPBri begira «aterabide kolektibo eta interprofesionala atzematea». Ossau Irati sor-markaren aldeko promozio azkarra ere duteeskatzen. Hori guztia «legez eta juridikoki» aplikarazteko xedez, neurriak hartzea galdatu diote interprofesionalari.

Egitura honen joera gaitzetsi zuen Mizel Ozafrain Bankako auzapezak: «Lehen aldia da interprofesionalaren partetik kide bati begira desinteresa sendi dugula». CLPBk xede duen gasnategiaren gauzatzearen alde agertu ziren. Gaur egun 71 ekoizle dira CLPBren baitan. Egunero 4.000 litro esne dituzte hartzailerik gabe, industrialek hala erabakirik.

Bilera suprefetarekin

Laurent Nuñez Baionako suprefetarekin bildu ziren atzo goizean Christine Bessonart Auzapezen Biltzarreko presidentea, Ozafraineta Espagnac. Aterabide bat atzemateko eztabaidetan hautetsien presentzia onartzen duela jakinarazi zuen Nuñezek, eta horien ekarpenak «kontuan hartuko» dituela argi utzi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.