CLPBren esne guztia bilduko dute industrialek
BAIONA. CLPB laborari kooperatibaren esne guztia biltzea onartu dute esnetegi industrialek. Azaroaz geroztik zen egoera blokeaturik, kooperatibaren ekoizpena ez biltzeko manua emana zuelako industriak. Uste baino esne gutxiago izanki aurten eta gasna kopurua emendatuko dutenez, CLPBri esnea hartzea onartu dute. Atzoko bileran adostu zuten erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu