Euskal Herriko CNT sindikatuak hilaren 29an greba orokorra egiteko deialdia egin du gaur, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren aurka egiteko asmoz.
ELA, LAB, EILAS, EHNE eta ESK-k ere egun bererako greba orokorra deitua dute Hego Euskal Herrirako, xede berarekin. Hiruk eta LSBk atxikimendua agertu zioten. CNTk esan du hedabideetatik jakin zuela deialdi horren berri, eta azaldu du sindikatuen arteko ekintza batasunik ez dagoela.
Damaso Casado Euskadiko UGTko idazkari nagusiak lehengo astean zioen bere sindikatuak ere grebara deituko duela Espainiako Estaturako —CCOOrekin deituko luke—, baina aste honetan jakingo direla xehetasunak.
CNTren arabera, ez da ona euskal sindikatuak batetik aritzea eta Espainiakoak bestetik, "langileen interesekin ez duelako zerikusirik horrek".