Compass Bankshares bankuaren ehuneko ehun erosi du BBVAk, 7.304 milioi euroren truke. Horrenbestez, AEBetan zabaltzeko "urrats erabakigarria" eman dutela agertu dute BBVAko iturriek.
Banku estatubatuarra erosteko Iberdrolako kapitalaren bere zatia, %5,01, saldu egin du BBVAk. Beraz, enpresa elektrikoan parte-hartzerik gabe gelditu da. Kapital hori salduta 844 milioi euroko plusbalia lortu du.
Ekonomia
Compass Bankshares banku estatubatuarra erosi du BBVAk
Horretarako, Iberdrolako kapitalaren bere zatia saldu du, %5,01. AEBetan zabaltzea da salmenta horien helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu