Ekonomia

Confebask-ek "epe motzera" nahiko luke EAEko aurrezki kutxen bat-egitea

Zubia idazkari nagusiaren ustez, elkarrekin "gaitasun handiagoa lukete".

2009ko maiatzaren 14a
11:53
Entzun
Jose Guillermo Zubia Confebask Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresaburuen elkarteko idazkari nagusiak adierazi du "epe motzera" nahiko lukeela BBK Bizkaiko aurrezki kutxaren, Vital Kutxa Arabakoaren eta Kutxa Gipuzkoakoaren arteko bat-egitea lortzea. "Hirurek gaitasun handiagoa lukete".

Zubiaren arabera, erakundeen pisua garrantzitsua da finantza arloan; "are gehiago gaur egungo krisi garaian".



Iaz BBK eta Kutxa saiatu ziren bat egiten. BBK-ko batzarrak alde bozkatu zuen baina Kutxakoak kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.