Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo zituen atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1996ko arau fiskalen hamar artikulu. Hamar artikuluoi helegitea aurkeztu zien Errioxako Enpresaburuen Federazioak "Espainia osoan indarrean egon behar den berdintasun, elkartasun eta oreka hausten zutelako", atzo federazioko eledun batek azaldu zuenez.
Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiak ekonomian ondorioak izan ditzakeela aitortu du Bilbaok. Hala ere, lasai egotea gomendatu die enpresaburuei. "Sozietateen errenten gaineko 2004ko zerga, urte horretako araudia aintzat hartuta egokituko dugu. Beraz, oraingoz ez da ezer aldatuko".
Gipuzkoako diputatu nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarrik ere gogor kritikatu du Auzitegi Gorenaren erabakia. "Kontzertu Ekonomikoaren eta euskal autogobernuaren aurkako eraso larria da. Erabakia aldrebeskeria juridikoa da. Espainiako justizia-sisteman oso gauza arraroak gertatzen dira".
Ramon Rabanera Arabako ahaldun nagusiak ere hitzegin du, eta horren ustez, "kontzertu ekonomikoaren kontrako atentatua" da erabakia.
Confebask helegitea jartzea aztertzen ari da
Confebask "atsekabetuta eta kezkatuta" azaldu da Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren aurrean. "Euskal autogobernuaren elementu garrantzitsuena edukiz hustea da hau". Confebasken ustez, erabaki horrekin "bertan behera" geratzen dira bere garaian Espainiako Gobernuak eta EAEkoak lortutako akordioak ere.
"Egoeraren larritasuna ikusita", Espainiako Auzitegi Konstituzionaleak helegitea jartzea aztertzen ari direla jakinarazi dute.
Kontzertu Ekonomikoa
Confebask, Rabanera, Bilbao eta Txabarriren iritzian arau fiskalen 10 artikulu baliogabetzea kontzertu ekonomikoaren aurka doa
Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo zituen atzo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1996ko arau fiskalen hamar artikulu. Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok adierazi duenez, hori "euskal autogobernuaren aurka inoiz egin den erasorik larriena da". Ildo beretik aritu da Gipuzkoako ahaldu nagusi Joxe Joan Gonzalez Txabarri ere; hark esan duenez, erabakia "aldrebeskeria juridikoa" da. Arabako ahaldun nagusi Ramon Rabanerak ere hitzegin du, eta "kontzertu ekonomikoaren kontrako atentatua" dela esan du. Confebask "atsekabetua eta kezkatuta" agertu da, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzea aztertzen ari direla jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu