Confebaskek soldatak izoztu nahi ditu

2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
BILBO. Confebaskentzat, ez dira nahikoak CCOOk, UGTk, CEOEk eta CEPYMEk hitzartutako soldata igoerak eta negoziazio kolektiboaren aldaketak. Aurten gehienez %0,5eko soldata igoera eta 2013an %0,6koa hitzartu zituzten. Confebaskek, ordea, uste du «Espainiako ekonomia» ez dagoela soldatak igotzeko moduan, eta izozteko eskatu du, «ez bakarrik lehiakortasunari eta enpleguari eusteko, baita kasu askotan enpresen iraupena ziurtatzeko ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.