2007an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan enplegu osoa lortzeko aurreikuspena egin du Confebaskek. Gainera, patronalaren arabera, ekonomiak hazten jarraituko du, hain zuzen ere %3,8 haziko dela uste du.
Aurten baino 4 ehunen gutxiago haziko da ekonomia datorren urtean, Confebaskek egin dituen aurreikuspenen arabera.
Gainera, 20.000 lanpostu sortzea espero dute, eta horri aurten sortutako 23.000 batuta, "teknikoki" enplegu osoa lortuko dela aurreikusi dute. Zerbitzuetan eta eraikuntzan sortuko dira lanpostu horiek, beti ere Confebascen arabera.
Ekonomia
Confebasken aurreikuspenen arabera enplegu osoa lortuko da datorren urtean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu