Correosek 277 langile bota dituela dio LABek
BILBO. 1999an larunbatetan gutunak banatzen hasi zen Correos, aste barruan bakarrik ez zelako iristen zerbitzu osoa ematera. Ehunka langileri aldizkako kontratu finkoa egin zien. Gaur egun, Hego Euskal Herrian 277 langile aritzen dira larunbatetan. Alabaina, aurten ez diete deitu. LABen esanetan, kaleratze kolektiboa egin du Correosek ezkutuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu