EKONOMIA

Corrugados Azpeitiako lan erregulazio txostena baliorik gabe utzi du EAEko Justizia Auzitegiak

Arrazoia eman die langileei, eta 60 behargin kaleratzeko txostena baliogabea dela ebatzi du.

2012ko abenduaren 12a
17:27
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Corrugados Azpeitiako langileen alde egin du, enpresako zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio txostenaren auzian. Enpresako zuzendaritzak 60 langile kaleratzeko asmoa zuen —duela hilabete batzuk, ehun bidali zituen—; gainontzeko langileei soldata %35 jaitsi nahi die, eta urteko lanaldia 49 ordu luzatu.

Hainbat protesta egin dituzte langileek azken hilabeteetan. Besteak beste, greba hasi zuten iragan ekainean, eta enpresan itxialdia egin zuten abuztuan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.