LAN GATAZKA

Corrugados defendatzeko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari

Etzi egingo dute Madrilen lana erregulatzeko txostenaz eztabaidatzeko azken bilera. Langileek uste dute "enpresak ez badu beste proposamen bat aurkezten" 300 behargin "kalera" joango direla.

2013ko maiatzaren 21a
18:00
Entzun

Elkarretaratze bat egin dute gaur Azpeitiko Corrugados enpresako langileek Gasteizen, euren lanpostuak defendatu eta Jaurlaritzari "inplikazioa" eskatzeko "ekoizpen sarearen babesean".

Ehun pertsona inguruk bat egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrealdean, eta BBVAren bulego batera joan dira ondoren, benetako negoziazioa orain eta Corrugadosek bizi behar du leloen pean. Langileek salatu dute Gallardo Taldeak —Azpeitiko plantaren jabeak— Jerezera (Espainia) eraman nahi duela Gipuzkoako lantokia.

Etzi egingo dute Madrilen lana erregulatzeko txostenaz eztabaidatzeko azken bilera. Langileek uste dute "enpresak ez badu beste proposamen bat aurkezten" 300 behargin "kalera" joango direla.

Kritikak Jaurlaritzari eta BBVAri

Jaurlaritzari esan diote ezin duela jarraitu "beste alde batera begira". Halaber, BBVAren "joko zikina" kritikatu dute: "Mozkinak banatzeagatik, prest daude eskualdeko industria egitura aldatzeko eta euren diru sarrerak 300 pertsonaren aurrean lehenesteko".

"Tristea da etorkizuna izan dezakeen enpresa bat hiltzen utziko dutela", gaineratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.