Gasteizen egin zuten bilera. Langile batzordeak balorazio baikorra egin du batzarraz. LAB eta ELAko ordezkariek zuzendaritzari "agiri ekonomiko bat" aurkezteko eskatu zioten, eta hurrengo bilerarako eguna hori eskuratutakoan jartzekotan gelditu dira.
Iragan ostiralean itzuli ziren lanera Corrugados Azpeitiako langileak, sei hilabeteko greba bertan behera utzita. "Negoziazioekin hasteko" erabaki zuten langileek greba etetea. Urte erdi horretan, enpresaren erabakien aurka irekita zeuzkaten bi auzibideetan —kaleratzeen ingurukoan eta murrizketen kontrakoan— langileei eman zieten arrazoia.