Corrugadoseko langileak kexu BBVAko atarian
BILBO. Corrugados Azpeitiako langileak egunotan kanpaldi bat egiten ari dira Bilboko BBVAren egoitzaren aurrean, euren lanpostuaren alde. Gallardo taldeko enpresa da Corrugados, eta BBVA da talde horren hartzekodun nagusia. Horregatik, langileek uste dute BBVAk ere enpresaren zein langileen etorkizunean erantzukizuna baduela. Langileek gaur amaituko dute kanpaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu