Corsan-Corviam eraikuntza enpresak 163 langile kaleratzeko erregulazio eskaera egin zuen joan den irailaren 4an, arrazoi teknikoak eta antolakuntzakoak argudiatuta. CCOOren arabera, horietatik 11 lagun EAEkoak dira. «Enpresak argudiatzen dituen baldintza horiek ez dira hemen betetzen, jarduera bete-betean dagoelako», salatu du sindikatuak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 83 behargin ditu enpresak, eta gaur egun AHTko lau zatitan edo Osakidetzan enkargu «handiak» dituzte. Erregulazioa negoziatzen ari badira ere, akordio bat lortzea zaila izango dela uste du CCOOk.
Corsan-Corviam enpresak 11 langile kaleratu nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu