Goizeko hamar eta erdietan hasi da Baionako manifestazioa, eta jende asko bildu du sindikatu guztien ikurren atzean; zehazki, 2.500 antolatzaileen arabera. CPEren, eta, oro har, Villepin lehen ministroaren Gobernuaren aurkako aldarriak entzun dira.
Sindikatuen eta ikasle mugimenduaren ustez, kontratu eredu berriak gazteen lan baldintzen prekarizazioa areagotuko du, finean, bi urteko epean ia kalte-ordainik eta batere arrazoirik eman gabe kalera baititzateke. Villepinen Gobernuaren arabera, ordea, gazteen enplegua suspertzeko balioko du, eta "prekarietatea murrizteko".
Frantziako Parlamentuan gaur hasiko dute CPEari buruzko eztabaida, eta ezkerreko diputatuak ez ezik, UDF alderdikoak ere kontra izango ditu Villepinek.
Lan baldintzak
CPE gazteentzako lehen kontratu eredu berriaren aurka manifestazio jendetsua Baionan
26 urtetik beherako gazteei aurreneko kontratua egiteko eredu berria, CPE izenekoa, proposatu du Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak. Sindikatu eta ikasle mugimenduen iduriko kontratu eredu berri hori onartezina da, gazteen lana oraindik ere gehiago prekarizatzen duela uste baitute. Izan ere, hogei enplegatutik gorako enpresetan adin horretatik beherako gazteak nahi denean eta ia ordainik gabe kaleratzea baimentzen du. Hori dela eta, manifestazioak eta protestak antolatu dituzte. Baionan, ehunka lagun atera dira kalera sindikatuek eta ikasle taldeek deituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu