Credit Suissek 2.000 langile kaleratuko ditu
GENEVA. Suitzako bigarren bankuak, Credit Suissek, langileen %4 kaleratuko dituela iragarri du: 2.000 langile. Gastuak murriztu nahi ditu, eta 2.000 langile gutxiagorekin, datorren urtean 870 milioi euro inguru aurreztuko dituela uste du. Kaleratzerik gehienak inbertsioen atalean egingo ditu. Iazko urtearen bukaeran, Credit Suissek 50.700 langile zituen Suitzan; 500 kaleratuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu