Enpresak

Cunext konpainiak eskuratuko du Gasteizko ECN

38 lagunekin hasiko da lanean. ECNko beharginen "duintasuna" nabarmendu du ELAk.

ECN lantegiko langileak, protesta batean. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko maiatzaren 21a
12:54
Entzun

Lanpostu guztiak mantentzea ez dute lortu, baina legeak finkatzen duen gutxieneko kalte-ordaina baino dezente gehiago kobratuko dute kalean geratuko diren ECNko beharginek. Zazpi hilabeteko gatazkan langileek erakutsitako "duintasuna" goraipatu du ELAk. "Beste behin, argi geratu da enpresek, tartean General Cable multinazionala, nolako zailtasunak dituzten Euskal Herrian lan erreforma aplikatzeko".

General Cable multinazionalaren lantokia da ECN, Gasteizen. Duela zazpi hilabete lantegia itxi eta behargin guztiak kaleratzeko asmoa jakinarazi zien zuzendaritzak. Gaur egun, 87 langilek segitzen dute lanean. Azken hilabeteotan jarduera bere egingo zuen inbertitzaileren baten bila aritu dira. Orain hilabete, langileek ezetz esan zioten enpresa erosteko asmoarekin Cunext konpainiak egin zuen eskaintzari.

Azkenean, ordea, hark eskuratuko du, eta 38 langilerekin hasiko da lanean. Aldeko 48 botorekin eta kontrako 33rekin onartu dute langileek kontratuak suntsitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.