Dagoeneko 44.000 langile erregulazioan

Eusko Jaurlaritzak 7.300 langilerentzat dosierrak onartu ditu, aldez aurretik hitzartuta ez zeuden arren

Erredakzioa
2009ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Aurten 44.000 langile baino gehiagori eragin die enplegu erregulazioak Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioak argitaratu dituen datuen arabera. Urteko lehen lau hilabeteetako datuak dira soilik, baina Hegoaldean 1994. urtetik egon den kopururik handiena da dagoeneko. Iaz, esaterako, 23.800 langile kaltetu ziren, eta apirila arte ez ziren 2.000 langilera iritsi.

Edonola ere, gutxiengoa dira langilearen behin betiko kaleratzea eragiten duten dosierrak. Hain zuzen ere, %6 baino gutxiago dira, baina 2.330 behargin kalean utzi dituzte. Espainiako Lan Ministerioak ez du eman akordioarekin onartu diren erregulazioei buruzko daturik, ezta ere administrazio bakoitzak onartu dituen eskaeren banaketa.

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, langileak eta enpresaburuak itunduta iritsi zaizkie oraingoz dosier gehienak. Orotara, %87 dira akordio bidez argitu direnak. Haatik, txikiagoa da akordio horiek estali dituzten langile kopurua. Hain zuzen ere, Jaurlaritzak 7.300 langilek, %25 inguru, erregulazio izatea erabaki zuen, aldez aurretik enpresa eta sindikatuen artean akordiorik ez zegoen arren. Errefusatu dituen eskaerak ez ditu zehaztu Lopezen gobernuak. Nafarroan bi baino ez dira izan.



Erregulazioan

Dosierrak. Langileak.

2007. 509. 8.634


2008. 760. 23.833


2009. 1.253. 44.284


Urtarrila. 237. 5.792


Otsaila. 317. 16.545. 


Martxoa. 332. 11.050


Apirila. 367. 10.987
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.