Daimlerrek 3.534 milioi euro irabazi ditu aurten
FRANKFURT. Daimlerren, Mercedes Benzen jabearen, egoera asko aldatu da urtebetean. 2009ko lehen bederatzi hilabeteetan 2.292 milioi euro galdu zituen. Aurten, tarte berean, 3.534 milioi irabazi ditu. Txinako eta AEBetako merkatuetan izan du gorakadarik handiena. Laugarren hiruhilekorako ere emaitza onak espero ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu