Enpleguari eustea ezinbestekotzat jo du Casadok; "giltzarria" da, haren ustetan, eta orain "ez da halakorik egiten". "Gauza bat da esaten dutena eta beste bat egiten dutena", adierazi du Jaurlaritzari erreferentzia eginez.
Lan erreformaren gainean, salatu du enpresaburu askok hori babestu dutela eta, ondorioz, enpresa asko galdu direla. Gainera, adierazi du UGT-Euskadi "prest" dagoela hitzarmen guztiak sinatzeko, baina kritikatu du "batzuek" ez dutela halakorik nahi. "Uztailaren 7an erreforma sartuko da indarrean, eta hortik aurrera akordiorik ez badago, desagertu egingo dira hitzarmenak". Casadoren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 200.000 langileri eragiten die horrek.
Astero mobilizazioak egiten dituztela azaldu du Casadok, eta horietan jarraituko dutela; greba orokor bat egitea ez dute buruan oraingoz.