Ekonomia

Danielle Mitterrandek sostengua agertu dio Laborantza Ganberari

Pirinio Atlantikoetako prefetaren jarrera salatu du, laborariei presioa egiteagatik. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren proiektua goraipatu du.

2009ko urtarrilaren 20a
16:28
Entzun
Danielle Mitterrandek sostengua agertu dio Euskal Herriko Laborantza Ganberari. France Liberte fundazioko presidente eta François Mitterrand Frantziako lehendakari ohiaren alargunak Pirinio Atlantikoetako prefetaren jarrera salatu du. Ez zaio bidezkoa iruditzen "izenaren aitzakiaz baliatzea ardura zibikoz jokatzen ari diren laborariengan presioa egiteko".

Mitterrandek Euskal Herriko Laborantza Ganberaren proiektua goraipatu du. "Laborantza iraunkorraren bidearen bidez biharko mundua eraiki nahi dutenen aurka oldartzen da" prefeta, Mitterranden ustez. Heldu den udaberrian Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganberaren egoitzara (Ainitze-Monjolose, Nafarroa Beherea) bisita eginen duela jakinarazi du Mitterrandek.

Gero eta gehiago dira Euskal Herriko Laborantza Ganberari sostengua ekartzen diotenak. Euskal Herri osoko hainbat pertsonalitatez gain, Frantziako pertsonalitate ospetsuek ere bat egin dute Laborantza Ganberarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.