Landabengo lantokiko langile batzordean ordezkaritza duten sindikatuek bilera egin dute, lan itunaren negoziazioan zer jarrera hartu erabakitzeko, eta datorren astetik aurrera mobilizazioak egitea erabaki dute.
Martxoa amaitu bitartean egun osoko lanuztea egingo dute, astean behin. Epe horretan akordiorik lortu ezean, berriz, apirilaren 3an greba mugagabeari ekingo diote.
Lan itunaren inguruan ez dute adostasunik lortzen langile batzordeak eta Wolkswageneko zuzendaritzak. Tira-bira horien ondorioz, gainera, dagoeneko zigorra ezarri dio enpresak Landabengo lantegiari: 10.000 auto gutxiago ekoitziko dituzte.
Kostuak murrizten jarraituko duela iragarri du Volkswagenek
Bestalde, Volkswageneko zuzendaritza nagusiak iazko emaitzen balantzea aurkeztu du gaur Wolfsburgen (Alemlania). Iaz 1.120 euroko irabazia garbiak izan zituen enpresatzarrak, 2004an baino %60,7 gehiago. Hala ere, kostuak murrizteko politikarekin jarraituko dutela iragarri du Bernd Pischetsrieder presidenteak. Murrizketa horien barruan lanpostuak gutxitzea aurreikusten da.
Lana
Datorren astean mobilizazioak hasiko dituzte Landabengo Volkswagengo langileek
Lan itunaren inguruan zuzendaritzarekin adostasunik lortzen ez dutela eta, mobiliazioak hasiko dituzte Volkswagenen Iruñeko Landabengo lantokiko beharginek. Hala erabaki dute sindikatuek gaur goizean egin duten batzarrean. Martxoa amaitu arte astean behin egun osoko lanuztea egingo dute. Apirilaren 3rako akordiorik lortu ezean, greba mugagabeari ekingo diotela iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu