Aurrekontuak

Datorren urterako Jaurlaritzaren aurrekontua %2,8 handituko da 2015ekoarekin alderatuta

Jaurlaritzak aurten baino 294, 3 milioi euro gehiago gastatu ahal izango ditu 2016an. Gastu erreala, hala ere, %1 baino ez da igoko. Xehetasun gehiago ostiralean jakingo dira, proiektua Eusko Legebiltzarrean erregistratzen dutenean.

2016. urterako Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren aurkezpena. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2015eko urriaren 27a
07:53
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak gaur onartu du 2016. urterako aurrekontu proiektua. 10.639 milioi euroko aurrekontua izango du. Hortaz, 294,3 milioi euro gehiago gastatu ahal izango ditu Jaurlaritzak, iaz baino %2,8 baino gehiago. Sailez sail, Osasun Sailean gastatuko da gehien: 3.422 milioi euro. Hezkuntza Sailera 2.841 milioi euro bideratuko dira —iaz baino %1,5 gehiago—. Lan eta Gizarte PolitikaSailera, berriz, 1.085,8 milioi euro —%1,5eko igoera—. Rikardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak aurkeztu du proiektua. Xehetasun gehiago, ordea, ostiralean jakingo dira, proiektua Eusko Legebiltzarrean erregistratzen dutenean.

Aurrekontuak %2,8 handituko dira, baina benetan sailek politikak praktikan jartzeko eskura duten dirua ez da hainbeste igoko; %1 baino ez da igoko gastu erreala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.