Fiskalitatea

De Andresek dio gertuago dagoela EAJrengandik, PSErengandik baino

Akordioa errazten badu, zergaren bat igotzeko arazorik ez duela adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.

2011ko uztailaren 22a
11:00
Entzun

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak esan du asteazkenean Patxi Lopez lehendakariarekin bildu ostean gertuago dagoela bere jarrera EAJrengandik, PSE-EErengandik baino. Hasiera batean, ez duela zergarik igotzeko asmorik azaldu du, baina horrek akordioa errazten badu "igoera txikiak" izatea onartuko lukeela gaineratu du.

Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak elkarren artean ulertu behar dutela esan du De Andresek. Bere aldetik aurreratu du krisia dela eta, ezingo dela zergarik kendu baina aldi berean zenbait aldaketa egin beharko liratekeela dio, esate baterako, familiei zergak murriztu.

Sozietate zerga eta ondoriotasun zerga aztertu egin beharko direla ere esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.