Pierre Moscovici Europako Batasuneko Ekonomia komisarioak ontzat eman du Macronek datorren urtean defizit araua apurtzea, gastu publikoa handituta Jaka Horien haserrea baretzen saiatzeko. Horrek haserrea eragin du Italian. Izan ere, Italiako Gobernuak uste du Brusela faborezko tratua ematen ari zaiola Frantziari defizit arauaren inguruan. Bi herrialdeen egoera ekonomikoa oso desberdina dela argudiatu du Moscovicik, baina arrazoi politikoak ere badira erabakiaren atzean. Horren inguruan aritu dira Jon Fernandez eta Iker Aranburu kazetariak, Ekonominutuan.
Ekonominutua
Defizit arauaren inguruko Europako Batasunaren jarrera hizpide, Ekonominutuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu