Defizit handiegia dutenentzat zigorrak hitzartu ditu EBk
Oraingoa bezalako krisiak saihesteko helburuarekin, defizit handiegia duten herrialdeak zigortzeko modua adostu dute Europako Batasuneko kideek. Bi fase izango ditu zigortze prozesuak: lehena, prebentiboa; bigarrena, zuzentzailea. Herrialde batek kontuetan desorekak dituenean, haiek konpontzeko aholkuak emango dizkio Bruselak, gehiengo kualifikatuaren oniritziarekin. Erantzunik ezean, hilabeteko epean bigarren abisua emango dio, eta ezer egin gabe jarraitzen badu zigorrak ezartzeari ekingo dio, gordailuak eskatzeari eta isunak jartzeari. Zigorrak automatikoki jarriko ditu; prozedura gelditzeko, euroguneko 17 kideetatik gutxienez bederatzik egon beharko dute kontra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu