Defizit publikoa %3,82ra iritsi da Espainian
MADRIL. Urtebetean, Espainiako kontu publikoen %2,2ko superabita %3,82ko defizita bilakatu da. Espainiako Gobernuaren datuen arabera, administrazioek jaso zutena baino 41.874 milioi euro gehiago gastatu zituzten iaz. Defizit horren %2,74 Estatuari dagokio, %1,45 erkidegoei eta %0,39 udalei. Gizarte Segurantzak %0,76ko superabita izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu