Sozietateen gaineko zerga

Dekretu berriak %32,5an jarri du berriz ere sozietateen gaineko zerga

Araba, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek lege bat adostu dute, sozietateen gaineko zerga berriz ere %32,5ean ezarriz. Lehen ere, %32,5ekoa zen zerga hori, baina Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen, Espainiako Estatuko gainerako lurraldeetan %35ekoa zela argudiatuta. Lege berria onartu bitartean erabiltzeko onartu du lege hori gaur Bizkaiko Diputazioak, Gipuzkoakoak berdina egin asmo du datorren asteartean, eta Araban ere antzekoa egingo dute datorren astean.

2005eko maiatzaren 17a
16:49
Entzun
Lege testu horien egitekoa Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiak utzitako hutsunea betetzea da. Izan ere, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1996an egin zituzten sozietateen gaineko zergen legearen 10 artikulu atzera bota zituen Auzitegi horrek, Errioxako Enpresarioek salaketa jarri ostean. Zerga hori %35ekoa da Espainiako Estatuko gainerako tokietan, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %32,5ekoa.

Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia ez zuten onartu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek, helegiteak jarri zituzten. Izan ere, beraien iritzian %32,5eko zergak lekua du, Kontzertu Ekonomikoaren baitan. Beraz, bitartean erabiltzeko lege testu horiek egin dituzte, eta zerga %32,5ean mantendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.