Urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino %10 ordenagailu pertsonal gehiago saldu ziren munduan. Baina ordenagailuak salduz lortutako diruak, orokorrean, ez du gora egin. Beraz, ordenagailu egile nagusien irabaziak ere ez dira saldutako unitate kopurua bezainbeste hazi. Ahuldutako merkatu batean indarrik ez galtzeko hasitako prezio gerraren ondorioak.
Dell konpainiak %22ko merkatzea iragarri berri du bere ordenagailu pertsonaletan. Batez beste, 550 dolarretan (503 euro inguru) salduko ditu ordenagailuak. Badu horretarako ahala, bere salmentak zuzenean kontsumitzaileari egiten baitizkio, eta webgune eta telefono deien bidez egiten baitu lan: horri esker, azpiegitura gastuak merkeagoak zaizkio. Gainera, ekoizpena eskarira egokituta dauka.
Aldiz, bere lehiakide nagusi Hewlett Packarcek jakinarazi berri du bigarren hiruhilekoan bere emaitzei gogor kalte egin diela deskontuen gerrak.
Azken zenbaketen arabera, Dell da munduko ordenagailu pertsonalen merkatuko liderra: merkatuaren %17,6. HP hurbil du (%16,1) eta hirugarrena IBM da, urrutiago: %7 baino gutxiago du.
INFORMATIKA
Dellek areagotu egin du prezioen gerra
Ordenagailuen merkatuko lidergoarengatik irabazi marjinak jaisten ari dira Dell eta HP
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu