Denda birtualarena

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Egunkari honek zabaldu duena halaxe da, baina burtsa bera ere, ezer bada, denda birtuala da. Bilboko Olabarri kaleko eraikinaz harago, salerosketa elektronikoa hezurmamitzen da Ibex-35 (+%1,07) indizean, nagusiki Espainiako enpresen akzioetan. Eguna lasai zihoan, harik eta AEBetako enpleguari buruzko datuak jakinarazi ziren arte: azaroan 11.000 lanpostu baino ez ziren galdu, 113.000 espero zituzten analistek. Baikortasun birtuala hedatu zuen berri horrek eta, eguerdian, 150 puntu inguruko jauzia Ibex-35 indizeari. 2.173 milioiren salerosketa izan zen eta atzerriko inbertsiogileek begikoen dituzten blue chip-ek gidatu zuten igoera. Santanderrek %2,05 egin zuen gora; BBVAk %1,48 eta Edurnezurik %0,77. Horrenbestez, Botinen bankua 12 euroak harrapatzear da eta Telefonica 20 euroen muga birtuala gainditzear. Akzio txikiagoetan, Iberia (+%3,28) indartu zen gehien eta %2na pasa igo ziren Popular eta Endesa ere.



Ferrovial eta Cintrak bat egin zuten ostegunean, eta enpresa bakarra dira berriz ere. Lau negozio nagusi izango ditu Del Pino prsidente duen enpresa berriak: eraikuntza, zerbitzuak, autopisten hustiaketa eta aireportuena.



ACSren (+%0,59) filiala den Hochtief Concesionesek ez burtsaratzea erabaki du, Dubaiko gertaerek burtsaratzea gaiztotu diotelakoan. Gehienez kapitalaren %49 plazaratu nahi zuen enpresak, datozen 5 urteotan 500 milioiko inbertsioak egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.